2011/03/15
Subestazio elektrikorik Hernanin ez!
Hernaniko Tolarieta auzoan 400.000v-ko subestazio elektrikoa burutu nahi du Espainiako Sustapen Ministeritzak Red Electrica Española-rekin batera. Honez gain, Hernani-EzkioItsaso artean 400kv-ko tentsio altuko linea elektriko berri bat eraikiko dute, subestazio elektriko honetatik abiatuko dena.
Tolarietari dagokionez, nekazaritzarako erabiltzen diren lurrak dira, harizti bat du inguruan, Urumea ibaira isurtzen diren bi erreka, eta baserrizinguratuta dago. Proiektu honek ingurunearen benetako degradazio eta galera dakar. Izan ere, horrelako ezaugarriak dituen subestazio elektriko batek eta linea elektrikoak ondorengo kalteak eragingo lituzke, besteak beste:
- Inpaktu paisajistikoa
- Nekazaritzako lurren desagerpena
- Kanpo elektromagnetikoek herritarren osasunarengan eragiten dituen kalteak
- Zarata
- Basoko suteen arriskua handiagotzea
- Kutsadura ozonizazioa dela eta.
- Hexafloruro delakoaren isurketa
- Lurraren zatiketa eta segmentazioa
- Linea altuaren azpiko eta inguruko begetazioaren galera.
- Hegaztien elektrokutazioa
- Kablearen inguruan zarata eta interferentzia elektro-magentikoak, airearen ionizazioarekin batera.
- ...
Hernaniko Subestazio elektriko berriaren eta tentsio altuko linearen funtzioa, eraikitzear dagoen Abiadura Handiko Trenak beharrezkoa duen energiaz hornitzea izango da. Aipatu beharrekoak dira iada, Hernanik dituen elektrokimika, papelera, beste subestazioa, autobia eta bere anpliazioa, zein beste hainbat proiektu txikitzaileri gehituriko bat gehiago dela.
Beraz denon betebeharra da, proiektu txikitzaile hauen aurka borrokatzea, Hernaniren gero eta zati txikiago bat bada ere, bizirik mantendu eta zementuak esatali ez gaitzan.
Herriak bizirik!
Txikizioa gelditu!
AHTrik EZ!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario