2011/03/11

72 kilometroko goi tentsioko linea AHTarentzat

Bizkaiko mendebaldetik Gipuzkoako erdialderaino, goi tentsioko argindar linea bat eraikitzeko baimena eskatu du REE Red Electrica Española enpresak. 72 kilometro pasatxoko bidea izango da Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) lotuko dituena. 400.000 watt garraiatzeko ahalmena izango du. AHT abiadura handiko trenaren proiektuarekin lotu du azpiegitura hori REEk; haren esanetan, «hil edo bizikoa» da ahalmen handiko argindar sare bat eraikitzea, tren lasterraren energia beharrei erantzuteko. Espainiako Aldizkari Ofizialak dagoeneko argitaratu du REEren baimen eskaria, eta zabalik dago alegazioak aurkezteko epea.

Gueñesen hasiko du bidea tentsio handiko lineak, REEk aurkeztutako proiektuaren arabera. Energia azpiestazio bat badago han jadanik —Santurtziko zentral termikotik eta Zierbenako ziklo konbinatuko zentraletik hartzen du argindarra—. Gipuzkoa aldera egiteko, Bizkaiko 17 herri eta Arabako Okondo zeharkatuko dituzte tentsio handiko kableek, dorre altuen bidez. Finean, AHTaren bidearen tankerakoa du linearenak: Arrigorriaga ingurutik Zornotzara egingo du —Boroako zentral termikoa dago han—, eta Zaldibarren utziko du Bizkaia. A-8 autobidearen parean joango da linea inguru horretan. Denera, 47 kilometro egingo ditu goi tentsioko lineak Bizkaian.

Gipuzkoara Elgetako lurretan barrena sartuko da. Lehendik bada inguru horretan beste linea bat —Gatika eta Ezkio-Itsaso artekoa—, eta parean egin asmo dute berria. Bergara, Zumarraga eta Legazpi igaroko ditu, eta Ezkio-Itsason amaituko da. Gipuzkoan 25 kilometro izango ditu lineak.

Ezkio-Itsaso ingurua giltzarria da AHTarentzat. Lotura nondik egin aztertzen ari dira oraindik, baina indar handiena duen aukera da Gipuzkoako eta Nafarroako bideak herri horretan elkartzea. Tren lasterraren energia beharrekin eta bestelakoekin lotu du linea eraikitzeko eskaria REEk.

2015erako martxan

AHTaren beharrei erantzuteko azpiegitura gisa linea berria azaldu nahi dutela salatu dute Alternatibak eta Berdeek. Asier Vega Alternatibako ordezkariak esan du AHTak ez diela jaramon egiten gizartearen beharrei, eta galdera egin du: «Zer behar daukagu tamaina horretako azpiegitura bat izateko?». Haren irudiko, «lagun dituzten enpresei» komeni zaien erako energia politika ari dira egiten erakundeak. Berdeetako ordezkari Florent Marcellesik adierazi du agerian geratu dela AHTak zenbat argindar gastatuko duen, eta nabarmendu du kontsumoa gutxitzea izan beharko lukeela erakundeen jomuga.

REEk 37 milioi euroko inbertsioa egin nahi du linea eraikitzeko. Prozesua hasita, urtebete baino lehen lortu nahi dute ingurumen baimena, eta 2013an hasi obrak. Bi urteren buruan kableak 72.427 metroan zabalduta izatea da enpresaren nahia. Aurreikuspen horiek betetzekotan, AHTa martxan jarri aurretik —2016— abian litzateke goi tentsioko linea. (Berria)

Anuncio de la Dependencia de Industria y Energía de la Subdelegación del Gobierno en Vizcaya por el que se somete a información pública la solicitud de autorización administrativa y el estudio de impacto ambiental de una nueva línea eléctrica, denominada Güeñes-Itxaso, que discurre por Vizcaya, Álava y Guipúzcoa.

A los efectos previstos en el Real Decreto 1955/2000, por el que se regulan las actividades de transporte, distribución, comercialización, suministro y procedimientos de autorización de instalaciones de energía eléctrica; y del Real Decreto Legislativo 1/2008, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Evaluación de Impacto Ambiental de Proyectos, modificado por la Ley 6/2010, se somete a información pública la solicitud que se detalla a continuación:

Peticionario: Red Eléctrica de España, Sociedad Anónima (REDESA), con domicilio en Paseo Conde de los Gaitanes, 177, Alcobendas 28109 (Madrid).

Objeto de la petición: Solicitud de autorización administrativa, incluida información pública del Estudio de Impacto Ambiental, de una línea eléctrica entre la subestación Güeñes (Vizcaya) y la subestación Itxaso (Guipúzcoa).

Órgano competente para resolver: La Dirección General de Política Energética y Minas, del Ministerio de Industria, Turismo y Comercio, para la autorización administrativa, previa Declaración de Impacto Ambiental a emitir por el Ministerio de Medio Ambiente, Medio Rural y Medio Marino.

Términos municipales por los que discurre: En Vizcaya: Güeñes, Alonsótegui, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Miraballes, Zeberio, Galdakao, Bedia, Igorre, Lemoa, Amorebieta, Iurreta, Garay, Berriz, Mallabia, y Zaldibar. En Guipúzcoa: Elgueta, Bergara, Antzuola, Legazpi, Zumárraga, Gabiria, y Ezkio-Itxaso. En Álava: Okondo.

Características generales de la línea:

Tensión nominal: 400 kV.

Número de circuitos y conductores: dos circuitos trifásicos con tres conductores por fase.

Capacidad de transporte: 2441 MVA/circuito.

Apoyos: Metálicos de celosía sobre cimentación de patas separadas de hormigón en masa.

Longitud: 72.427 metros.

Lo que se hace público para conocimiento general y para que pueda ser examinado el proyecto y el Estudio de Impacto Ambiental en esta Dependencia del Área de Industria y Energía de la Subdelegación del Gobierno en Vizcaya, sita en Bilbao, calle Elcano nº 10; o en el Área de Industria y Energía de la Subdelegación del Gobierno en Álava c/ Olaguíbel, en Vitoria-Gasteiz; o en la Dependencia del Área de Industria y Energía de la Subdelegación del Gobierno en Guipúzcoa, sita en Plaza Pio XII, n.º 6, en Donostia-San Sebastián; y presentar, por triplicado, las alegaciones que consideren oportunas en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de este anuncio.

Bilbao, 8 de febrero de 2011.- El Jefe de la Dependencia del Área de Industria y Energía, José Manuel Esteban Ruiz. (BOE)

No hay comentarios:

Publicar un comentario