2010/09/30

Leginetxeko baserria bota dute

LEGINETXEKO BASERRIA BOTA DUTE, GURE AMETSAK INOIZ!!
TXIKIZIOA GELDITU!! AHTrik EZ!!

Gaur, irailak 30 osteguna, goizeko 9:00ak aldera Ertzaintza, obreetako segurtasuna, Adif-eko kideak eta eskabadora bat Leginetxeko (Zornotza) baserri okupatua joan dira eta berau bota dute.
Une horretan baserrian ez zegoen inor, baina bai bertan egon izan diren pertsonen gauzak. Etxea bota dute barruan zegoenarekin batera eta baita inguruko zuhaitz ugari, inor abisatu gabe. Horrez gain ez dakigu zer gertatu den bertan bizi diren bost katuekin.
Leginetxe auzunea militarizatu egin dute eta baserrira hurbiltzea galarazi dute.
Gune hori, baina, lau hilabete baino gehiagoko okupazioa eta erresistentzia gunea izan da AHTren obren aurrean, eta etxea bota duten arren, jakin dezatela beste era edo modu batzuetara salatuko dugula gaizki izendatutako “progresua” deritzoten hori.
Beraien makina hiltzaileek baserriak bota eta amalurra suntsituko dute, baina inoiz ez dute lortuko beste bizimodu baten alde borrokatzeko nahia eta ametsa.
Leginetxetik eskertu nahi dizuegu bertatik pasatu zareten guztioi eta erresistentzi gune hau zutik mantendu zedin posible eginez modu batean edo bestean parte hartu duzuenoi.
Aldi berean, baserria botatzea salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten dugu eta era berean AHTren aurkako ekintza berriak antolatzen animatzen zaituztegu.

TXIKIZIOA GELDITU!!
AMALURRA DEFENDA DEZAGUN!!
AHTrik EZ!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario