Durangoko biztanleek igerilekuetako bainu denboraldia “betebetean gozatu” dezaten ADIFek “neurriak hartuko” dituela jakinarazi du, asteon, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen delegatuak. Horretarako, azpiegituren inguruan eraikitzen dabiltzan “Mañaria biaduktuko lanak geratu” egingo dituzte.
572 metroko biaduktua eraikitzeko lanen exekuzio plana moldatuko dute, “lanek edo garraio pisutsuak igerilekuen erabiltzaileak ez kaltetzeko”. Bitartean, lanak biaduktuaren punturik urrunenera tokialdatuko dituzte.
Bestalde, lanen ondorioz igeriku ondoko aparkalekua hartu dutenez, “hura berriro erabilgarri ipini bitartean ADIFek beste bat atontzeko konpromisoa hartu du Udalagaz”.
Anboto
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario