Martitzenean, urtarrilak 19, Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak prentsaurrekoa eman du Durangoko Tabira auzoan. Bertan, AHTak Durangaldean ekonomikoki daukan eragina aztertzeaz gain, zapatuan, hilaren 23an, Hendaian egingo den manifestaziora joateko deialdia zabaldu da. Zornotza Bizirik elkarteak eta Mañarian harrobien aurka borroka egiten duten herritarrek ere babesa eman diote manifestazioari.
Beheko argazkietan AHTaren obrak Tabira auzoan eragiten ari diren txikizioa ikusi daiteke.
HENDAIAKO MANIFESTAZIORAKO AUTOBUSAK:
13:30 Zornotza - 13,40 Iurreta - 13,45 Durango
13:30 Elorrio - 13,40 Atxondo - 13,45 Abadiño
13:30 Elorrio - 13,40 Atxondo - 13,45 Abadiño
Txartelak erosteko betiko lekuetan (Durangon: Alpinon, Mesoi Barrian eta Herrikoan)
No hay comentarios:
Publicar un comentario