AHTaren trazaketa, eraginak eta egungo egoera zein den ezagutzeko. Tolosa eta Hernani bitartean dauden azpiegitura ugari (N1, poligono industrialak nonnahi, Leitzarango autobia, harrobiak, Urumeako autobia berria ...) bertatik ezagutzeko. Obrak hasten hasi diren unean:
AHTaren AURKAKO MENDI MARTXA.
TOLOSA-HERNANI. MAIATZAK 21-22
Maiatzaren 21-22an, Tolosa eta Hernani artean mendi martxa antolatu dugu AHTaren ibilbidea ezagutzeko. Lehenengo egunean Tolosako tren geltokitik (estaziotik) abiatuko gara goizeko 09:30etan. Abiatu aurretik lo-zakua edo motxilak eramateko furgoneta egongo da eta Tolosatik Adunara eta Adunatik Hernanira (igandean) gauzak eramango ditu. Egun horretarako bazkaria norberak ekarri beharko du 14:00etan Anoetako gaztetxean bazkaltzeko. Arratsaldeko 16:00etan Anoetako gaztetxetik abiatuko gara Adunaraino. Han ilunabarreko 20:00etan afaria emango digute eta bertan mendi martxako partaideok lo egiteko lekua eta dutxatzeko aukera izango dugu (lo-zakua eta esterillak ekarri).
Igandean, maiatzak 22, gosaldu ondoren Adunako plazatik Andoain aldera abiatuko gara goizeko 9:30etan. Nahi duena elkar daiteke gurekin goizeko 11:00etan Andoaingo gaztetxean. Egun honetako otordua mendian bertan prestatuko digute. Hernanira iristean arratsaldeko 18:00etan kalejira egingo dugu Portu auzoko plazatik.
Mendi martxaren helburua AHTaren trazaketa, eraginak eta egungo egoera zein den ezagutzea da. Denok ezagutzen ditugu Tolosa eta Hernani bitartean dauden azpiegitura ugari: N1, poligono industrialak nonnahi, Leitzarango autobia, harrobiak, Urumeako autobia berria... Guzti hauek bertatik bertara ikusiko ditugu eta hemendik aurrera egin nahi dituzten proiektuen berri jasoko dugu: bai AHTarekin lotura zuzena dutenak bai AHTak bultzatzen duen jendarte ereduarekin harremana dutenak.
Tolosa-Hernani tartean AHTrako ia lur guztien desjabetzeak eginda daude. Azken hilabete hauetan tarte honetako hainbat desjabetze ekitaldi bertan behera gelditu dira herritarren protesta ekintzen ondorioz eta honek AHTaren obren garapena oztopatu egin du.
Beraz, AHTaren trazaketa honetako lursail gehienak Estatuarenak dira dagoeneko. Horrek esan nahi du makinak laster hasiko direla lanean eta egun zundaketa batzuk ere egiten ari direla.
ADI INGURUAN GERTATUKO DIREN MUGIMENDUEI!!
AHT-RIK EZ!
Txakurra ekartzea pentsatu baduzu, ondo zaindu, ganadua dagoen lekuetan ibiliko gara eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario