2011/02/24
Protestas paralizan las expropiaciones del TAV en Hernani
Otsailaren 24a izan da Abiadura Handiko Trenaren lanen derrigorrezko desjabetzak aurrera eramateko Sustapen Ministerioak aukeratu duen eguna. Horregatik, 100dik gora lagun Hernaniko Udaletxean bildu dira AHTaren lanen desjabetza tramiteak gelditzeko asmoz.
Protesta goizeko 7.30ak aldera hasi da 50 bat lagun udaletxe barruan itxi direnean. Egun honetarako geldialdi deialdiak eginak ziren institutuetan eta honenbestez, 8.15etan jendea gerturatzen hasia zen, 100dik gora lagun bilduz 8.40etarako. Era berean, Langile Ikastolako Mugimendu Abertzaleak konzentrazioa, bideo emanaldia eta txarla antolatu ditu.
Sustapen Ministerioko idazkariak 8.55etan heldu direnean, "AHTrik EZ", "TENEIS EL CORAZÓN LLENO DE HORMIGÓN" eta bestelako lemekin jaso dituzte. Protestaren aurrean eta Udaletxe barrura sartu ezinik aurkitzen zirelarik, Sustapen Ministerioko idazkariak oharra utzi dute desjabetzak bertan behera gelditzen zirela ohartuz eta zehaztu gabeko beste egun batetara pasatzen zirela jakinaraziz.
Ezin gera daiteke aipatzeke errebindikazio baketsu honen aurrean, bai zabaltze polizialerako bai eta gastu publikorako eman den itxuragabekeria.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario