2011/01/30

Otsailaren 1an, AHTaren desjabetzak Atxondon


Atxondon jarraitu egiten du AHTko lanen gaineko nahasmenak. David Cobos alkatearen berbetan, “lurjabeek ez dakite euren lurretan ibilbidea, hondakindegia edo kamioien aparkalekua egongo den”.
ADIFeko ordezkariak desjabetza aktak sinatzeko udalera joango dira datorren martitzenean. Desjabetzok behin-behinekoak izango lirateke, zundaketak egiteko, herritik gertuen marraztu zuten ibilbideko lurretan. AHT Gelditu! elkarlanak elkarretaratzea deitu du goizeko 09:15ean.
ADIFek esan du ibilbiderako barik obren bestelako azpiegituretarako izango direla zundaketak, baina Cobosek ez ditu gauzak garbi: “Planoetan ez diote hori, eta idatzietan, euskarazkoan eta erdarazkoan ez dute gauza bera esaten”. Aktak ez dituela sinatuko nabarmendu du: “Formazko akatsekin jarraitzen dute, eta horrelako baldintzetan ez ditugu sinatuko”. Anboto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario