2010/07/01

Greba ere AHTaren obretan, Galdakao eta Zornotzan

Gaur, greba orokorraren deialdiarekin bat, Leginetxen AHTren aurka eusten ari garenok piketea egin dugu Zornotzako Montorra auzoko obretan. Heldu garenerako hiru bat langile zeuden lanean eta eurekin hitz egin ostean alde egin dute. Polizien hiru patruila eta obretako zaindariak gain-gainean izan ditugu piketea egin dugun bitartean eta gutako batzuk identifikatu egin dituzte. Txikitzaileek gaur ez dute Montorra auzoa txikitu, baina bihar jarraitu egingo dute, eta guk ere geurean jarraituko dugu txikizioa behin betiko geldiarazi arte!

Leginetxe bizirik!
Ez Durangaldean ez inon!

No hay comentarios:

Publicar un comentario