2010/07/06

Ekintza AHTaren kontra Zornotzako Leginetxen


Atzo, ekainak 23, Zornotzako Leginetxe auzoan AHTren obrak gelditzeko asmoarekin zenbait ekintzaile eskabadorak lanean ziharduten tokira gerturatu eta langileei lanak gelditzeko eskatu zieten, eskabadora, kamioia eta beste makineria AHTren kontrako pintadez betez. Kamioiko jabea oso modu txarrean hurbildu zen, ekintzaileak mehatxatuz.

Arratsaldean, ertzaintza hurbildu zen auzo berean okupatuta dagoen baserrira, eta bertan zeudenak etxe barrura sartu ziren. Ertzainen helburua bertan zeudenak identifikatzea izan zen, baina ordu erdi saiatzen egon eta gero, joan egin ziren. Obrak, bitartean, baserritik gero eta hurbilago daude, eta ertzaintzaren "bisitak" areagotzen doaz, gaur ere inguruetatik ibili direlarik (polizia sekreta zein ertzainak).

Legitxeko baserrian erresistitzen jarraitzen dugunok beste behin ere gure konpromesua adierazi nahi dugu AHTren kontrako borrokarekin, obrak hurbiltzen doazen neurrian, eta bertatik botatzeko ezintasuna agerian geldituta, gero eta min gehiago egiten baitie gure presentziak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario