2010/06/12

303 milioi euroko gainkostua AHTak Gipuzkoan

1.642 milioi euroko kostua zuen Euskal Y-aren Gipuzkoako zatiak lehenbiziko aurreikuspenen arabera, baina Eusko Jaurlaritzak berak onartu behar izan du, motz geratu dela hasierako zenbaki hori. Iñaki Arriola Herrilan sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu du, egindako kalkuluen arabera, 303 milioi euro gehiago ordaindu beharko direla . Kopuru hori, gainera, behin-behinekoa dela azaldu zuen, oraindik bidearen %35 ikerketa fasean dagoelako. Hala, azkenean, gainkostua oraindik ere handiagoa izango dela onartu zuen.Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario