AHTren aurka Hendaian izan ziren 15.000 pertsona ikusi ondoren, munstro honen aurka gaudenak oraindik hamaika garela argi dago, Estatuak eta Kapitalak herria ixilarazteko erabiltzen dituzten arma guztien gainetik (inposaketa, errepresioa, kriminalizazioa, komunikabideen manipulazioa, etab.). Baina ez gara nekatuko, gure herrietan, bailaretan eta mendietan egunerokotasunean autoorganizatuz ekitea errepikatzeaz. Ez dugu manifestazio xinple batean geratzerik nahi, baizik eta eskura ditugun bitarteko guztiekin borrokatuko dugu txikizio hau eta beste hainbat gelditzeko. Aurrera egin behar dugu, hortaz, otsailak 6an beste behin ere, Amalurraren txikitzaile horiei AHTri buruz, haien proiektu desarrollistei buruz, eta haien sistema autoritario eta kapitalistari buruz dugun iritzia adieraztera joan behar dugu. Baina, inoiz, alde batera utzi gabe beste beharrezko borroka modu batzuk (salaketa, informazioa, ekintza zuzena, desobedientzia, etab.).
Orain, Gipuzkoan, beraien onurarako suntsituko dituzten lurren desjabetzak zabalduko diren unean, egoera honi aurre egin behar diegu eta lurren defentsa aurrera eraman, ez jabe batenak edo bestearenak direlako, baizik eta denenak eta inorenak direlako aldi berean. Amalurra ez da ez saldu, ez erosten, eta are gutxiago desjabetu. Eta lurren defentsa aipatzean, benetako DEFENTSAZ ari gara, eta behar bada, eskoltatzera etorriko diren txakurrekin ostiatuko gara.
Azkenik, ohartu gaitezen, desjabetzak zati bat besterik ez direla eta haien diru-gosea ez dela honekin amaitzen. Asko dira amalurra suntsitzen ari diren proiektu desarrollistak, adibidez, Castejon-Gasteiz zeharkatzen duen autopista elektrikoa, eta anitzak dira beraien sistema kapitalista zikina barneratzen duten guneak. Proiektu batengandik edo bestearengandik erasotuak gaudela ohartzen bagara, eta denon etsaiak berdinak direla konturatzean, orduantxe aukera izango dugu indarrak bildu eta hau dena aldatzeko.
autoorganizazioA eta borrokA!!
Amalurraren hiltzaileei kaña!!
Autonomoak
2010eko Otsailean
No hay comentarios:
Publicar un comentario