2010/02/10

Aramaioko alkatearekin elkartasun internazionala

AHT Gelditu! Elkarlana osatzen dugun talde, sindikatu, alderdi eta norbanakook, Aramaioko alkate Asier Agirreri gure elkartasuna adierazi nahi diogu, 2007ko irailean herritarrek sustatutako herri-galdeketa antolatu zela eta, 9 urteko gaitasungabetze eskaerari aurre egin behar baitio. Galdeketa horretan, herritarren erdiak baino gehiagok hartu zuen parte eta emaitza Arabako ibar deigarrienetako bat, Aramaioko bailara, zeharkatu eta suntsituko lukeen Abiadura Handiko Trenari EZezko borobila izan zen.

Galdeketa hori delitu gisa hartzeak aurrekari larria ezarri du horrelako azpiegituren eragin zuzena paira dezaketen hamaika herriren egoera kontuan hartzen badugu eta gainera, demokraziaren ikuspuntutik arazo garrantzitsu baten aurrean bizilagunen iritzia zein den jakin nahi izatearen jarrera eredugarriak dinamitatzen ditu.

Herriari hitza emateaz hitz egin eta herriak nahi duena ezagutzeari begira eginiko jarduerak gaitzetsi eta eragozten dituzten bitartean beren buruak herritarron ordezkaritzat dituztenen jarrera hipokrita salatzen dugu. Argi dago agintari horiena “herritik, herriarentzat, baina herririk gabe” politika dela, aspalditik enpresa handien proiektuak herrien, herritarren eta ingurumenaren kaltetan indartzen aritu den politika hori, hain zuzen ere.

Politikari horien aurrean, Aramaioko alkatea bezalakoek, herritarrei beren iritzia adierazteko erraztasun guztiak eman eta herriak esana betetzeko ahaleginak egiten dituzte.

Abiadura Handiko Trenaren proiektuak desinformazioa du oinarri eta bere helburua herritarrek ez jakitea eta iritzirik ez ematea dela salatu izan dugu. Aramaiok, ordea, beste herri askok bezala, proiektuaren inguruko iritzia eman zuen eta bozen % 97k ezezkoa eman zion AHTri.

AHT Gelditu! Elkarlanarentzat, Aramaioko alkateari eta beraz, Aramaioko herriari ezarri nahi zaion zentzugabekeriari eman diezaieketen irteera bakarra epaiketa bertan behera uztea da, Udalak bere herritarrei zor dien errespetuan oinarritutako lanean esku sartze larria adierazten baitu.

Europa mailan , mugimendu batzuk bere elkartasun adierazten dute:

Iparralde:
- CADE (Collectif des Associations de Défense de l?Environnement Pays Basque Nord et Sud
des Landes)
- Association Anti-LGV (Hiributu)
- Action Citoyenne Environnementales (Hendaia)
Uztaritzen Ingurumena Zaindu

- Estado Italiano:
LGV Lyon Turin
- Movimiento No TAV (Val de Susa - Val Sangone - Turin)
- Estado francés: :
LGV Paca
- Var Actions Environnement
- APPEL Le Muy
LGV Lyon Turin
- CADS (Coordination Ain Dauphiné Savoie contre les liaisons transalpines)
LGV Bretagne Pays de la Loire
- Fédération Alto
LGV SEA (Sud Europe Atlantique)
- CCN-TGV : Collectif Contre les Nuisances du TGV de Chasseneuil du Poitou et de Migné-
Auxances (Département 86)
- Comité TGV Réaction citoyenne (Départements 37, 86, 79, 16, 17 & 33)
LGV Poitiers Limoges
- Collectif Non à la LGV Poitiers Limoges
LGV Rhin Rhône Sud
- Collectif Stop LGV Branche Sud
Traversée Centrale des Pyrénées
- ACTIVAL : Association Contre le Tunnel Inutile dans les Vallées d’ Ailleurs et du
Lavedan
LGV GPSO (Grands Projets du Sud Ouest)
- Association LGPE (Gironde)
- Attac (Landes Côte Sud)

Contacto: Martine Bouchet, miembro del CADE martine.bouchet64@orange.fr

No hay comentarios:

Publicar un comentario