AHT berriaren batzorde kudeatzaileak bilera egin du Bordelen eta RFFko arduradunek tren berriaren perimetroa ezagutzera eman dute. Tren-konpainiak mendebaldeko ibilbidea hautatu du, Urruña zeharkatuko duena. Bordelen eginiko bileran mendebaldeko ibilbidea hautatu duela iragarri du RFF tren konpainiak. Uztaritzetik igaro beharrean, AHT berria Bassusarri eta Arrangoitzetik pasatuko da. Ondoren, Donibane-Lohizune, Ziburu eta Urruña hunkituko ditu, azaldu du Kazeta.info agerkariak. CADEko bozeramailea den Victor Pachonek gaurko bilkuran erabakitzeko elkartu zirela esaten ari zirenei erran nahi izan die «orain arte egin den gezurretako konzertazio guztia laburbiltzen du».
Natura 2000 izendapena duen Larrun menditik ez da finean pasatuko tren berria. Hala ere, Azkain herriko beste lur eremu batzuk hunkituko ditu. Berria ezagutu ondoren, gaurko bileran presente izan den Azkaineko auzapezak, Jean-Louis Laduchek, argi utzi du orain arte egin duten bezala azpiegituraren aurka mobilizatzen segituko dutela. Azpiegituraren kontra dauden hautetsi eta kolektiboen iritziak Gobernuari helarazteko arratsaldeko ordu bietan Akitania Eskualdeko prefetarekin hitzordua finkatu du Laduchek.
Hiriburuko auzapeza den Alain Iriart egitasmoa aurkeztu zenetik kontra agertu da eta kozertazioa benetakoa balitz erakundeen, auzapezen eta elkarteen iritzia kontutan hartu beharko lukeela salatu du. «Gure iritziaren gainetik pasatzen ari direa eta lukete horrela egin beharko» adiearzi zuen Hiriartek.
Manifestazioa 23an
AHTaren kontra borrokatzeko Azkainen sortu den kolektiboak Bordelen bilkura gauzatzen ari zen bitartean azpiegituraren kontrako komunikatua igorri du, bertan erabaki informazioa iadanik ezaguna baitzen. Idatzian azkaindarrek trenbide berria Larrun menditik pasatzen ez baldin bada ere Natura 2000 izendatutako Urdazubiko urtokiak, biztanle anitzen etxebizitzak eta Lanzelai ofiziale eremutik pasako dela salatu dute.
AHTren aurka diren taldeek, eta bereziki Cade elkarteak, ibilbide bat edo beste hautatua “borrokaren xedea berdina dela” nabarmendu dute. Azpiegituraren aurka sorturiko herri mugimenduan elkartasuna nagusitzen dela aldarrikatu eta hilaren 23an Hendaia eta Irun lotuko dituen manifestazioan parte hartzeko deia berretsi du Cadek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario