




Gaur Durangon Abiadura Handiko Trenaren aurka egiten ari garen ekintza honen bitartez, modu berezi batean herritarrok Euskal Herrian, eta era gordin batean Durangaldean, AHTa eragiten ari den sarraskiaz ohartarazi nahi zaituztegu.
Alde batetik, autobusera igota, AHTak egunero bizi ditugun garraio arazo larriak konponduko ez dituela adierazi nahi dugu. Izan ere, botere ekonomiko-politikoek eraiki nahi duten makroinfraestruktura honek hiriburuak lotzea besterik ez du aurrikusten; baina gaur egun, eguneroko garraioaren %3 besterik ez da hiriburuen artekoa, gainontzeko %97a eskualde barneko edo eskualde arteko garraioa baita. Gainera, ezin dugu ahaztu, azpiegitura izugarri hau eraikitzeko eta mantentzeko aurrikusitako dirutza hori garraio publiko arruntaren kaltetan inbertituko da.
Bestetik, Eusko Jaurlaritzako stand-a desjabetu dugu, AHTa ingurunean eta nekazal lurretan eragiten ari den kalte ¡zugarria salatzeko. Inongo herritarren parte hartze gabe erabaki zuten Eusko Jaurlaritzan AHTa eraikitzea, eta gaur egun, herritarren gehiengoaren iritziaren kontra gure lurrak, gure herriak eta gure kultura txikitzen ari dira.
Horregatik, bihar Abenduaren 7an 18:00tan Durangon egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Guztion artean geldi dezakegulako, ekin lanari!
No hay comentarios:
Publicar un comentario